martes, 3 de marzo de 2009

Berri!


Berri Txarrak 1994an Lekunberrin (Nafarroa) sortutako rock taldea da. Taldea Gorka Urbizu (ahotsa eta gitarra), Aitor Goikoetxea (bateria), Mikel Lopez Rubio (baxua) eta Aitor Oreja (gitarra) laukoteak osatzen zuen hasiera batean, baina azkenak 2004ean taldea utzi eta hirukote bilakatu ziren.
Gor disketxearen arabera, rocketik abiatuta, poparen sentsibilitatea zein metal menderaezinaren indarra jasotzeko gai dira Berri Txarrak, hardcorearen amorrua eta atitudea zein punk-rockaren energiara hurbilduz nahi ahala. Gainera, mezua zaintzen duen taldea da, inkonformista eta kritikoa eta ukitu poetikoz zipriztindua. Nazioarte mailan Berri Txarrak euskal rock gogor talderik arrakastatsuenetakoa da, birak Ingalaterran, Danimarkan, Alemanian, AEBetan, Mexikon eta Nikaraguan besteak beste egin baitituzte.
Berri Txarrak izeneko lehenengo diskoak (1997) Su ta Garren ildoko kanta on sorta bat utzi zuen. Baina 1999an etorriko zen lehenbiziko ezustea, Ikasten diskoa kaleratzearekin batera. Lan hau berritzailea izan zen euskal rock gogorraren panoraman, eta gerora etorriko zen etorkizun oparoa aurreikus zitekeen.
2001ko abuztuan bukatu zuten Andoaingo Garate estudioetan, Kaki Arkarazok ekoiztutako euren hirugarren diska, Eskuak / Ukabilak. Bertan daude taldearen klasikoetako batzuk 'Oihu', 'Stereo' edota 'Biziraun' (urteko kanturik onenari Gaztea Saria lortu zuena).
Laugarren diskoa
2003ko urrian kaleratu zen, Libre (c) izenburupean. Osotara hamaika kantu berri, hardcorea, metala eta emo estiloa batuz. "Denak ez du balio" kantuan Rise Against taldeko Tim abeslariak kolaboratu du. Disko honek harrera ezin hobea izan zuen kritika eta publikoaren aldetik (Rock Sound aldizkariak 2003ko Espainiako diskorik onena bezala izendatu zuen).
Jaio.Musika.Hil bosgarren albuma hirukote moduan kaleratu zuten, Karlos Osinagak grabatu eta Ed Roserekin (The Get Up Kids, Coalesce, Kurt Cobain, Motion City Soundtrack...) elkarlanean ekoitzi eta nahastua. Kritikak beste behin lan berria txalotu zuen. Mondosonoro aldizkariak 2005eko Espainiako hardcore diskorik onena izendatu zuen.
2008ko maiatzean Mikel Lopez "Rubio" baxujoleak Zertarako Amestu Tour 2008 bira amaitzean taldea utziko zuela iragarri zuen.

viernes, 20 de febrero de 2009

Bob Marley

Robert Nesta Marley, ezagunagoa Bob Marley izen laburtuaz, (1945eko otsailaren 6a - 1981eko maiatzaren 11) jamaikar abeslari, gitarrista, konpositore eta aktibista jamaikarra izan zen.

Biografia

Nime Milen (Rhoden Hall, Saint Ann) jaio zen, Jamaika iparraldeko herrixka batean, Karibe itsaso bazterrean.1950ko hamarkada bukaeran, Bob bere amarekin Kingston-era joan zen bizitzera. Kingston-en soldatzaile moduan lan egiten zuen bitartean, Bob-ek bere lehen musika taldea sortu zuen: The Rubeboys. 1963. urtetik aurrera The Wailing Wailers izena hartuko zuten, Neville O'Riley Livingstone (Bunny Wailer) eta Peter Tosh-ekin batera.Urte horretan lehenengo reagge diskoa kaleratu zuten. Jamaikako zerrendetan lehen postua lortuko zuten.1966. urtean, Bob Marley Rita Anderson-ekin ezkondu zen eta Estatu Batuetara joan zen amarekin bizitzera. Uhartera itzuli zenean, dagoeneko onartua zuen rastafari erlijioan gehiago sinesten hasi zen, 1966. urteko apirilaren 23anBere lagun Bunny eta Peter-ekin, talde berri bat sortzen dute: The Wailers. Kantuetan ageri zen espiritualismoa zela eta, arazoak izan zituzten ordezkari bat bilatzeko.
70. hamarkadaren hasieran, Lee Perry-rekin bat egiten dute. Ekoizle honek taldearen lana goitik behera iraultzen du, beren lan onenei emaitzak ematen.1972. urte bukaeran taldeak euren lehen diskoa argitaratzen dute, Catch a Fire. Arrakasta haundia izan zuen, eta honek, Inglaterra eta Estatu Batuetatik bira bat egitera bultzatzen die. 1973. urean beste diska berri bat ateratzen dute, Burnin, kantu zaharren bertsioekin.
1976. urtean Rastaman Vibration argitaratu zuen. Disko honek listetan emaitza honak izan zituen eta Bob-en onenetariko bat moduan kontsideratu zen. Bere kantak gai asko ikutzen zituen: maitasuna, kritika soziala etab. iraultza politiko eta espirituala.
1976. urteko abenduaren 5etan, Bob, kontzertu bat ematera zihoan Kingston-en, pakea eta hiritarren eskubideak aldarrikatzeko. Baina ezezagun batzuk, kontzertua baino lehenago, tiro batez zauritu zuten besoan. Atentatu hau eta gero, Bob Marley-k Jamaica utzi eta Londresera joan zen, Estatu Batuak, Europa eta Afrikatik kontzetuak biderkatuz.
Bob oso gaixo jarri zen kantzerrarekin. 1978. urtean medikuek oina mozteko esaten zioten, baina ukatu egin zuen, badirudi bere ideia rastafariengatik. 1981. urteko maiatzaren 11an, hil zen Miamiko ospital batean 36 urte zituela.


System Of a Down

System of a Down 1995an sortutako Heavy Metal taldea da. Serj Tankian-ek (ahotsa, gitarra), John Dolmayan-ek (bateria), Daron Malakian-ek (kitarra, ahotsa) eta Shavo Odadjian-ek (baxua) osatzen dute taldea. Taldea ezaguna da sistema politiko zein ekonomikoaren gainean egiten dituen kritikengatik eta musikaren konplexutasunagatik, heavy taldeetan oso ohikoa ez dena.

Albumak


miércoles, 18 de febrero de 2009

musikie


rock musika

Rocka eta jazza hainbat estiloren nahasketaren ondorio dira, eta horien ezaugarri nagusia beren artean konbinatzeko duten gaitasuna da. Horrela, bada, 1950az geroztik egon diren belaunaldi guztietan izan du eragina popak; beste eremu artistikoekin harremanak izan ditu eta herri kultura, batu eta unibertsala sortu ditu.

II. Mundu Gerraz geroztik zegoen egoerari erantzuteko sortu zen mentalitate-aldaketaren ondorioz azaldu zen estilo hori.

Rocka, poparen lehenbiziko forma, Estatu Batuetan sortu zen 1954an Bill Haleyren abesti batekin: Rock around the clock, countrya, nekazari zurien musika, eta rhythm & blues, hiri nagusietako beltzek abestutako bluesaren adar bat, nahastearen ondorioz sortu ere.

1956 inguruan Iparramerikako musika munduan rockaren lehenbiziko mitoa sortu zen: Elvis Presley. Berak hasi zuen rock generoaren belaunaldi musikala.

1960ko hamarraldiaz geroztik, bi talde sartu ziren Amerikako musika munduan, biak ere kontrobertsialak eta antagonikoak, eta Ingalaterratik zetozen: The Beatles eta The Rolling Stones. Hamarraldi horretan ikasleen protesta mugimendu ugariren nortasun sinbolo bihurtu zen rocka. Ezagunena 1968ko maiatzean gertatu zen ikasleen protesta dugu; hor hasi ziren hippiekin hirugarren munduari laguntzeko mugimenduak

1970eko hamarraldian pop-rockean estilo asko agertu ziren. Jazzarekin nahastearen ondorioz sortu zen jazz-rock edo fussion Jimi Hendrix, Janis Joplin, Eric Clapton eta antzeko musikariekin; rocka bluesarekin ere nahastu zuten horiek.

Beste tendentzia nagusia rock sinfonikoa izan zen, eta horren adibide nagusiak Pink Floyd eta Rush ditugu.

Soinu indartsuagoak eta besteak bezain magistralak sortu ziren paraleloki, hala nola, hard rockaren lanak Deep Purple eta Led Zeppelinekin. Beste tendentzia batzuk punk, reggae eta diskoa dira.

90eko hamarraldian, aurreko hamarraldian sortutako estiloek beren garapena jarraitu zuten, esaterako, new age, world music eta tekno musika. Eta horiek dira, paradoxikoki, gaur egungo musika elektronikoaren iturburuak. Estilo desberdinak etengabe batzearen ondorioz grunge izeneko mugimendua sortu zen 1990eko hamarraldian Nirvana , Pearl Jam eta antzeko taldeekin.